HELDU DA KONTUA´23
II HELDUENTZAKO
KONTALARITZA SORKUNTZA SARIA
Kontalaritza gure ondare handienetako bat
delako…
HELDU DA KONTUA!
Helduentzako
euskaraz sortutako kontalaritza programazio
egonkor bat
sortzeko asmotik
eta euskarazko
kontalaritza sorkuntza berriak
bultzatzeko
konpromezutik dator
HELDU DA KONTUA (Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza Saria)
Kartela
Sarituak
"HELDU DA KONTUA ´23" (II Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza
Saria)
epaimahaia osatu duten Itziar Rekalde, Joxemari Karrere, Iñaki Carretero,
Maider Galarza, Ane Gebara eta May Gorostiaga jaun-andreek honako hau
ERABAKI DUTE:
Epaimahaiak bi artista hauei HELDU DA
KONTUA ZIRKUITOAn
parte hartzeko saritzea erabaki du:
DORLETA KORTAZAR ALKOZ
eta
JOXE ALDASORO JAUREGI.
Ikuskizunak:
DORLETA KORTAZAR: “ISPILUAK”
JOXE ALDASORO: “MINGOTS ETA
LANGARRATIK”
Txindokiko Mari lekukoa izan da...
ZORIONAK BIOI !!!
Itziar Rekalde, Joxemari Karrere, Iñaki Carretero,
Maider Galarza, Ane gebara eta May Gorostiaga
2023ko Irailaren 12an.
Dorleta Kortazar eta Joxe Aldasoro
Zortzi herri
Zortzi
herriek osatuko dute
“HELDU DA KONTUA´23” ZIRKUITOA:
ARRASATE
BERRIZ
ETXARRI-ARANATZ
ESKORIATZA
ALAITZA
OZAETA-BARRUNDIA
TOLOSA
ZIZURKIL
Entitate hauen babesa ezinbestekoa da horrelako proiektua
aurrera eramateko.
Mila esker hor egoteagatik!!!
May Gorostiaga, Dorleta Kortazar, Joxe Aldasoro eta Bea Larrañaga
Hamar emanaldi
Hauexe izango
dira “HELDU DA KONTUA´23” ZIRKUITOAren emanaldiak:
*
URRIAK 20, ostirala, 20:00
TOLOSA, Amarozko Auzo-Etxea
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
URRIAK 27, ostirala, 19:00
ETXARRI-ARANATZ, Liburutegia
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
AZAROAK 2, osteguna, 19:00
BERRIZ, Kultur Etxea
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
AZAROAK 10, ostirala, 20:15
OZAETA-BARRUNDIA, Ekonomatoa
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
AZAROAK 16, osteguna, 19:00
ARRASATE, Kulturate
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
AZAROAK 24, ostirala, 19:00
ZIZURKIL, Plazida Otaño Liburutegia
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
AZAROAK 26, igandea, 19:00
ALAITZA, Herriko Liburutegia
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
AZAROAK 28, asteartea, 19:00
BERRIZ, Kultur Etxea
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
ABENDUAK 3, igandea, 19:00
ESKORIATZA, Zaldibar Antzokia
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
ABENDUAK 27 asteazkena, 20:00
TOLOSA, Amarozko Auzo-Etxea
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
Dorleta Kortazar eta Joxe Aldasoro
Artistak / Ikuskizunak
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
Helduentzako
ipuin ikuskizuna.
Ispiluan beren buruari begiratu
eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen
dute ISPILUAK. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen
dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki
dutenak.
Bizinahia eta beldurra, bizitza
eta heriotza, gaua eta eguna, ametsak eta errealitatea… elkarri begira,
elkarren isla, gure barruko egietan oihartzun eginez.
Leku askotan aurki ditzakegulako
gure islada itzuliko diguten ISPILUAK.
Beharrak: Espazio anitzetara
egokitzeko gaitasuna duen proposamena da.
Lekuaren arabera, mikroa
edo bestelakoak behar izatea posiblea da.
Iraupena: 50 minutu
DORLETA KORTAZAR ALKOZ
Eskoriatzan jaio nintzen (Gipuzkoa), Deba ibaiaren
sorburutik oso gertu. Agian, horregatik behar izaten
dut noizean behin, errekak legez, itsasoraino bidea egitea.
Berba hitza maite dut, berbak dira
nire lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditut tentuz. Nik sortutako
ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditut, helduentzat,
haurrentzat eta nerabeentzat.
Ipuin saioez gain, ikastaroak eskaintzen ditut ipuinak
kontatzen ikasteko eta formazio saioak gidatzen ditut gurasoei eta hezitzaileei
zuzenduta, irakurzaletasuna sustatzeko.
www.dorletakortazar.eus
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
Langar euria,
hezea, fenomeno natural pausatua: berdea, belarra, oparotasuna, bizia,
esperantzarekin identifika daiteke. Alta, denok dakigu mingotsak eskaintzen
digula bazka behin baino gehiagotan, nahi baino sarriagotan.
Jing eta
jang, leon-kastillo, positiboa eta negatibotik edaten dute ikuskizunerako
proposatzen ditudan ipuinek, batek izan ezik.
Mina,
sufrimendua, krudelkeria basatia, baita samurtasuna, erresilientzia, maitasuna,
ikaskuntza ere.
Beharrak: Espazio anitzetara
egokitzeko gaitasuna duen proposamena da.
Lekuaren arabera, mikroa
edo bestelakoak behar izatea posiblea da.
Iraupena: 50 minutu
JOXE ALDASORO
JAUREGI
Etxarri
Aranatz, 1974.
OHOko Irakasle Diplomatua
Bergarako Idazle Eskolako Graduondoa
Ipuin kontalaria 2018tik.
Ipuingintza hainbat formazio saio jasotakoa.
AHOZ-AHO 2020
Ahozko Narrazio lehiaketaren irabazlea
Iruñeko
udalaren Egile Berrien lehiaketan lehen
saria narrazioan 2022.eko edizioan.
“ROLIHLAHLA” album ilustratuaren idazlea.
*
Kontalaritza gure ondare handienetako bat
delako…
HELDU DA KONTUA!
HELDU DA KONTUA´23
II HELDUENTZAKO
KONTALARITZA SORKUNTZA SARIA
+info:
678990162
intujai@gmail.com
May Gorostiaga Pozo
AHOZ-AHO “Ahozkotasunaren
Nazioarteko Jaialadia”ren Koordinatzailea
HELDU DA KONTUA “Kontalaritza
Sorkuntza Saria”ren Arduraduna
-INTUJAI TEATRO-