AHOZ-AHO
AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA
FESTIVAL INTERNACIONAL DE LA ORALIDAD
http://intujaiteatro.blogspot.com/2022/04/festival-ahoz-aho-jaialdia.html
MARTXOA: AHOZKOTASUNAREN HILABETEA
(IÑAKI CARRETERO)
MARTXOA: AHOZKOTASUNAREN HILABETEA
Apirila liburuaren hilabetea omen da, baina martxoa, Euskal Herrian behintzat, ahozkotasunaren hilabetea bihurtu da.
Orain
dela 8 urte, Amarotzeko ero-ameslari batzuk deitu ninduten, galdetuz ea
kontatzeko zerbait ba al neukan Ordizia eta Tolosan prestatzen ari
ziren ipuin kontalari jaialdi eta lehiaketa batean parte hartzeko, eta
nik:
- Ipuin kontalarien lehiaketa eta jaialdi baterako?
Eta hauek:
- Bai, "Ahoz Aho" ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia.
Eta nik:
- Ahozkotasunaren jaialdia dagoela Euskal Herrian?
Eta hauek:
- Bai, 2008tik!!!
Eta urte horretan, 2014an, Ordizia eta Tolosa aldera joan nintzen ni jaialdi horretan parte hartzera.
Erotuta eta liluratuta gelditu nintzen harez geroztik, "Ahoz Aho" jaialdiaren birusaz jota, guztiz erotuta eta liluratuta.
Erotzen
nauena zera da: ahozko hitzak gure kulturan duen garrantzia ikusita,
hau galtzeko arriskuan dagoela jakitea; igual giza seme-alabek entzun
nahi ez dutelako, agian hitz horrek berak bere mundu segurua apur
dezakeelako.
Eta liluratzen nauena zera da: entzuleen begiak distiratsu
jartzen den unea, beren barruko tarteak hitzez betetzen direlako.
Eta
behin hitza norberaren tartean sartzen denean, akabo, entzule edo
kontalari (edo biak batera) bihurtu delako.
Eta hauxe bera da azken 15
urte hauetan gertatu dena: Ipuinek Euskal Herriko hainbat txoko bete
dituztela, eta baita norberaren tarte batzuk ere, ikus ezinak diren
horiek, baina guztiok sentitzen ditugunak gure barnean.
Antolakuntzak
egindako lanari esker, eta erakundeek emandako babesari esker, Euskal
Herriko kontalariok harro esan dezakegu martxoa ahozkotasunaren
hilabetea dela.
Hango eta hemengo ipuinak, ahotik belarrira, gure
herriko hainbat plazetan eta euskaraz!!
Euskara, gurea beti;
kultura bera, bizirik.
Herria bera da kulturaren zutabe. Eta guzti hau
ahoz aho, hitzez hitz, bularretik ahora.
Urtero,
jaialdiaren barruan Urrezko Kalabaza banatzen da.
Urrezko kalabazadunak
ahozkotasunaren unibertsoan zer esana izan dutenak izan ohi dira.
Ba
nik, gaur, idatzi honen bidez Intujai Teatro-ri, Ordiziako Udalari,
Tolosako Udalari eta proiektu honetan sinistu duten pertsona guztiei
emango nieke Kalabaza: Ahoz Aho jaialdiaren Urrezko Kalabaza.
Zuek
berpiztu duzuelako erdi itzalita genuen Euskal Herriko kontalarien sua.
Zuei esker, urtero su goxoa aurkituko dugulako negu gorria berotzeko,
ipuinek botere hori baitute…
Gora ipuinak, eta gora antzerkia!
IÑAKI CARRETERO
"Ahoz Aho" jaialdian parte hartu duen kontalari bat.