INTUJAI

INTUJAI

lunes, 10 de febrero de 2020

AMA-ALU-LUR LIBURUAREN AURKEZPENA (Presentación del libro)


2020-02-06, Donostiko Liburutegi Nagusiaren Ekitaldi Aretoa...

AMA-LU-LUR (Sorgin baten ametsak)  liburuaren aurkezpena

Otsailaren 6 osteguna, arratsaldeko 18:00etan Denoartean argitaletxeak argitaratutako  Ama- alu-lur (sorgin baten ametsak) liburuaren aurkezpena egin zen Donostiako Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan. Bertan izan ziren:

-May Gorostiaga, ideia eta egilea
-Beatriz Larrañaga, ideia eta aktorea
-Ekaitz Goikoetxea, bertsoak eta egokitzapena
-Imanol Arabaolaza, egokitzapena
-Itziar Saenz de Ojer, aktorea
-Juan Kruz Igerabide, liburuaren hitzaurrearen egilea.

May Gorostiagak sorkuntzan nahiz eszenaratzean parte hartu eta lagundutako guztiei eskerrak emanez eman zion hasiera aurkezpenari, eta jarraian hitza eman zien ondoan zituen kideei beraien bizipenak helaraz zitzaten.

Juan Kruz Igerabidek hartu zuen lehenik hitza. XXI. mendean gezurra badirudi ere, gaur egun gai hau jorratzea ausarta zela adierazi zuen, mesedegarria eta terapeutikoa, eta oso higienikoa. Halaber, alua, gaia bera, hain gordin eta aldi berean goxo tratatu izana nabarmendu nahi izan zuen.

Ondoren Imanol Arabaolazak sorkuntza prozesuan bizi izandakoak partekatu zituen oso eskertua egindako talde lanarekin.

Ekaitz Goikoetxeak bertsoek eszenak girotzen eta mezuak indartzen laguntzen dutela azpimarratu zuen, eta bere eguneroko jardunean irakasle eta hezitzaile den neurrian, ikaragarri eskertzen duela “alu” hitza ahoskatzea bera ere horrenbeste kostatzen zaigun garaiotan horrelako obra bat ondu eta taularatzea. Herriz herri oholtzaratu eta ikastetxe guztietan irakurri eta landu beharreko antzezlantzat du Ekaitz Goikoetxeak

Garrantzitsuak izan ziren Itziar Saenz de Ojer eta Beatriz Larrañaga aktoreek partekatutako bizipenak ere.   Proiektuaren parte izatea zoragarria izaten ari dela nabarmendu zuten, eta dagoeneko emanaldi mordoxka eskaini dituzten arren, testuak berak eta bertsoek aldiro zirrara eta ikasbide berriak biziarazten dizkietela. 

Ikus-entzuleen artean zen eta taldearen euskarri, lotura eta bizipoz den Alai Larrañaga bereziki eskertu, eta bukatzeko Ekaitzek bertso sorta bat kantatu zuen talde osoak estribilloan lagundu ziona.

Giro ederrean sorgindutako arratsaldea izan zen, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, ametsak ipuin eta ipuinak liburu bihurtzeko hautatu zutena.

JUAN KRUZ  IGERABIDEren aurkezpena:
Eskerrak zuei, mundu honetan sartzeagatik. Zeren hasteko harrituta gelditu nintzen. Gaur egun gai hau tratatzea ausarta da; gezurra dirudi frankismoa duela 40 ta piku  urte  bukatu zela, baina atzeraka goaz kontu batzuetan eta nik ausardia hau asko estimatzen dut.
Lotsarik gabeko pieza bat da, baina ez da lotsagabea.
Dago benetako xamurtasun bat, izugarrizko delikadeza edo kuidadoarekin,mimoarekin egina dago, errespetu izurgarriarekin, eta, aldi berean, ez dago egina buruari bridak jarriz eta halako tabuekin, eta horrekin guztiarekin hausten da eta hitz egiten da lasai-lasai eta naturalidade guztiarekin. Hori izugarri eskertu dut, horrelako gai bat, alua, eta ze naturalidadearekin baina ze errespetuarekin hitz egiten den aldi berean.
Hau ikusten duzunean jotzen duzu… nik segituan amalurrarekin egin dut konexioa, ama-lurretik dator, amalurra alu handi bat da eta guztiok bertatik gatoz, eta berehala egin dut konexio hori, eta gero bestetik, gizakiarekin, historiarekin eta hasierako planteamenduarekin, kobazuloetara goaz eta lehen emaitza kulturaletara ezta… , han totemak edo zer indar totemiko batzuk… alua eta zakila oinarrizkoak dira, kasu honetan alua hartzen da eta hori guztia transzendentzia, azpian badago transzendentzia, baina forman oso modu arinean esaten da ez da testu transzendente bat nahiz eta azpian izugarrizko garrantzia duen kontua esan. Ez dago hemen erlijiositaterik modu erlijiosoan esanda, baina badago indar bat, ez dakit nola esan, agian antzinako erlijiositate natural baten indar bat dago testu guztian umorez eta bizipozez egina.
Joe, nik ezin nion gehiago eskatu antzezlan bati. Horrela tratatzea gai hau mesedegarria da eta terapeutikoa aldi berean; eta higienikoa, higienikoa, oso oso higienikoa. 
Zorion beroak eman nahi dizkizuet, horrela aurkezteagatik, gordin eta goxo.

 
Leo eta Espe (Itziar eta Bea)



AMA-ALU-LUR, GORDIN ETA GOXO

06-02-2020, Sala de Actividades de la Biblioteca Central de Donostia...

Presentación del libro AMA-LU-LUR (Sorgin baten ametsak)
 
El jueves 6 de Febrero a las 18:00h. en la Sala de Actividades de la Biblioteca Central de Donosti se presentó el libro Ama- alu-lur (Sorgin baten ametsak) publicado por la Editorial Denonartean. Tomaron la palabra:

-May Gorostiaga, idea y autor
-Beatriz Larrañaga, idea y actriz
-Ekaitz Goikoetxea, bertsos y adaptación
-Imanol Arabaolaza, adaptación
-Itziar Saenz de Ojer, actriz
-Juan Kruz Igerabide, autor del prólogo del libro

May Gorostiaga dio comienzo a la presentación agradeciendo el apoyo de todas las personas que de una u otra forma han hecho posible este proyecto, tanto en la creación como en la puesta en escena. Seguidamente invitó a sus compañeros de mesa a tomar la palabra.

La primera intervención corrió a cargo de Juan Kruz Igerabide. Subrayó que aunque parezca mentira en pleno siglo XXI, a día de hoy todavía resulta un atrevimiento tocar este tema: la vulva. Destacó el tratamiento contundente a la vez que cariñoso dado en la obra asegurando que es un texto favorecedor, terapeútico e higiénico.

Tras él Imanol Arabaolaza compartió su experiencia a lo largo de todo el proceso creativo agradeciendo el gran trabajo en equipo realizado.

Ekaitz Goikoetxea destacó el valor añadido que aportan los bertsos en la ambientación de las escenas y fortaleciendo el mensaje. Como profesor y educador agradeció la puesta en escena de esta obra teniendo en cuenta que aún nos cuesta tanto decir la palabra “vulva”. Considera que esta obra debería representarse y ser leída en todos los colegios.

Destacable también la intervención de las actrices Itziar Saenz de Ojer y Beatriz Larrañaga. Expresaron su agradecimiento por formar parte de este maravilloso proyecto y destacaron que tras tantas actuaciones aun descubren nuevos matices del texto y de los bertsos en cada nueva representación.
Para terminar escuchamos un agradecimiento especial por todo lo aportado a Alai Larrañaga, (presente entre el público). Y como broche final Ekaitz Goikoetxea cantó unos bertsos acompañados en el estribillo por todos los participantes del acto.

Una tarde especial, quizás como la hubiera soñado alguna bruja…





AMA-ALU-LUR (Sorgin baten ametsak) liburua...


 Irantzu Mantxo eta Naiara Gorostiaga... 
Mila esker hor egoteagatik!!!


 Eta jarraituko dugu amesten...