HELDU DA KONTUA´23
II HELDUENTZAKO KONTALARITZA SORKUNTZA SARIA
Kontalaritza gure ondare handienetako bat delako…
HELDU DA KONTUA!
Helduentzako euskaraz sortutako kontalaritza programazio
egonkor bat sortzeko asmotik
eta euskarazko kontalaritza sorkuntza berriak
bultzatzeko konpromezutik dator
HELDU DA KONTUA (Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza Saria)
Kartela
Sarituak
"HELDU DA KONTUA ´23" (II Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza Saria) epaimahaia osatu duten Itziar Rekalde, Joxemari Karrere, Iñaki Carretero, Maider Galarza, Ane Gebara eta May Gorostiaga jaun-andreek honako hau
ERABAKI DUTE:
Epaimahaiak bi artista hauei HELDU DA KONTUA ZIRKUITOAn
parte hartzeko saritzea erabaki du:
DORLETA KORTAZAR ALKOZ
eta
JOXE ALDASORO JAUREGI.
Ikuskizunak:
DORLETA KORTAZAR: “ISPILUAK”
JOXE ALDASORO: “MINGOTS ETA LANGARRATIK”
Txindokiko Mari lekukoa izan da...
ZORIONAK BIOI !!!
Itziar Rekalde, Joxemari Karrere, Iñaki Carretero,
Maider Galarza, Ane gebara eta May Gorostiaga
2023ko Irailaren 12an.
Dorleta Kortazar eta Joxe Aldasoro
Zortzi herri
Zortzi herriek osatuko dute
“HELDU DA KONTUA´23” ZIRKUITOA:
ARRASATE
BERRIZ
ETXARRI-ARANATZ
ESKORIATZA
ALAITZA
OZAETA-BARRUNDIA
TOLOSA
ZIZURKIL
Entitate hauen babesa ezinbestekoa da horrelako proiektua aurrera eramateko.
Mila esker hor egoteagatik!!!
May Gorostiaga, Dorleta Kortazar, Joxe Aldasoro eta Bea Larrañaga
Hamar emanaldi
Hauexe izango dira “HELDU DA KONTUA´23” ZIRKUITOAren emanaldiak:
*
URRIAK 20, ostirala, 20:00
TOLOSA, Amarozko Auzo-Etxea
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
URRIAK 27, ostirala, 19:00
ETXARRI-ARANATZ, Liburutegia
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
AZAROAK 2, osteguna, 19:00
BERRIZ, Kultur Etxea
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
AZAROAK 10, ostirala, 20:15
OZAETA-BARRUNDIA, Ekonomatoa
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
AZAROAK 16, osteguna, 19:00
ARRASATE, Kulturate
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
AZAROAK 24, ostirala, 19:00
ZIZURKIL, Plazida Otaño Liburutegia
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
AZAROAK 26, igandea, 19:00
ALAITZA, Herriko Liburutegia
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
AZAROAK 28, asteartea, 19:00
BERRIZ, Kultur Etxea
JOXE ALDASORO
“MINGOTS ETA LANGARRATIK”
*
ABENDUAK 3, igandea, 19:00
ESKORIATZA, Zaldibar Antzokia
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
ABENDUAK 27 asteazkena, 20:00
TOLOSA, Amarozko Auzo-Etxea
DORLETA KORTAZAR
“ISPILUAK”
*
Dorleta Kortazar eta Joxe Aldasoro
Artistak / Ikuskizunak
DORLETA KORTAZAR
Helduentzako ipuin ikuskizuna.
Ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute ISPILUAK. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki dutenak.
Bizinahia eta beldurra, bizitza eta heriotza, gaua eta eguna, ametsak eta errealitatea… elkarri begira, elkarren isla, gure barruko egietan oihartzun eginez.
Leku askotan aurki ditzakegulako gure islada itzuliko diguten ISPILUAK.
Beharrak: Espazio anitzetara egokitzeko gaitasuna duen proposamena da.
Lekuaren arabera, mikroa edo bestelakoak behar izatea posiblea da.
Iraupena: 50 minutu
DORLETA KORTAZAR ALKOZ
Eskoriatzan jaio nintzen (Gipuzkoa), Deba ibaiaren sorburutik oso gertu. Agian, horregatik behar izaten dut noizean behin, errekak legez, itsasoraino bidea egitea.
Berba hitza maite dut, berbak dira nire lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditut tentuz. Nik sortutako ipuinak, tradizionalak eta egile berrienak kontatzen ditut, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat.
Ipuin saioez gain, ikastaroak eskaintzen ditut ipuinak kontatzen ikasteko eta formazio saioak gidatzen ditut gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta, irakurzaletasuna sustatzeko.
JOXE ALDASORO
Langar euria, hezea, fenomeno natural pausatua: berdea, belarra, oparotasuna, bizia, esperantzarekin identifika daiteke. Alta, denok dakigu mingotsak eskaintzen digula bazka behin baino gehiagotan, nahi baino sarriagotan.
Jing eta jang, leon-kastillo, positiboa eta negatibotik edaten dute ikuskizunerako proposatzen ditudan ipuinek, batek izan ezik.
Mina, sufrimendua, krudelkeria basatia, baita samurtasuna, erresilientzia, maitasuna, ikaskuntza ere.
Beharrak: Espazio anitzetara egokitzeko gaitasuna duen proposamena da.
Lekuaren arabera, mikroa edo bestelakoak behar izatea posiblea da.
Iraupena: 50 minutu
JOXE ALDASORO JAUREGI
Etxarri Aranatz, 1974.
OHOko Irakasle Diplomatua
Bergarako Idazle Eskolako Graduondoa
Ipuin kontalaria 2018tik.
Ipuingintza hainbat formazio saio jasotakoa.
AHOZ-AHO 2020 Ahozko Narrazio lehiaketaren irabazlea
Iruñeko udalaren Egile Berrien lehiaketan lehen saria narrazioan 2022.eko edizioan.
“ROLIHLAHLA” album ilustratuaren idazlea.
*
Kontalaritza gure ondare handienetako bat delako…
HELDU DA KONTUA´23
II HELDUENTZAKO KONTALARITZA SORKUNTZA SARIA
+info:
678990162
May Gorostiaga Pozo
AHOZ-AHO “Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialadia”ren Koordinatzailea
HELDU DA KONTUA “Kontalaritza Sorkuntza Saria”ren Arduraduna
-INTUJAI TEATRO-
No hay comentarios:
Publicar un comentario