INTUJAI

INTUJAI

miércoles, 1 de septiembre de 2021

ANTZEZTAUN 2021


 antzerkia / ataun / 2021eko urria

ANTZEZTAUN 2021

hamar urte sustraietatik sortzen

 KARTELA


 

 IKUSKIZUNAK/ARTISTAK

 

URRIAK 14, 22:00 / TROSKAETA TABERNA

ALAZNE ETXEBERRIA

BIKOTE BILA ZENBAT KOMERI

(Helduentzako)


ALAZNE ETXEBERRIA:

BIKOTE BILA ZENBAT KOMERI

Emakume euskaldun bat bikote bila

Senargaia, maitalea, laguna, edo txateatzen duen norbait!!.

Izan ere, aitortu behar da: ligatzea zaila da, eta Euskadin, are gehiago!

Mota guztietako teknologiak eta estrategiak erabiliko ditu mutil-lagunaren bila joateko.

Baina oraindik-orain ez du formula sekreturik aurkitu bikote egonkorra aurkitzeko.

Ahalmenak galtzen ari da.

Momentu bat… ez ditu inoiz izan-eta!

 

 

 

URRIAK 15, 16:30 / JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLA

XABI LARREA, GORKA PEREIRA, SARINI ZIRKO,

RODRIGO LACASA, INTUJAI TEATRO

ZIRKO GALA: “ANTZEZTAUN 10 URTE”

(Familiarra)

 

XABI LARREA, GORKA PEREIRA,  SARINI ZIRKO,

RODRIGO LACASA, INTUJAI TEATRO:

ZIRKO GALA: “ANTZEZTAUN 10 URTE”

ANTZEZTAUN jaialdiak hamar urte betetzen ditu.

Eta efemeride hau ospatu nahi dugu modu ezinhobean.

Horregatik jaialditik pasa diren artista handi batzuk gonbidatu ditugu Zirko Gala berezi bat eskeintzeko.

Akrobaziak, malabarrak, aereoak, umorea…

Horrelako Kultur Ekiltadiak handiak direlako.

Mila esker ATAUN!

 

 

URRIAK 17, 16:30 / AIA ERROIPE

AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNEK

SAXOFONISTAREN ISTORIOAK

(Familiarra)

 

AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNEK

SAXOFONISTAREN ISTORIOAK

Iratik, txikitan, segituan ikasi zuen oinez, bakarrik jaten…

Baina ez zuen hitz egiten ikasi, horrek munduan barrena bera ulertuko zuen norbait ezagutzera eraman zuen.

Abiatu eta musika denda batean, bere bizi osorako laguna izango zen Amaia ezagutu zuen.

Honek saxofoia eskaini, eta haren bitartez komunikatzen hasi ziren. Orain herriz herri dabiltza biak, Iratiren istorioak musikaren laguntzaz kontatuz.

Entzun nahi al dituzu bidean ikasi dituztenak?

 

URRIAK 17, 20:00 / UDALETXEKO GANBARA

AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNEK

ISILTZEN JOAN ZIRENAK (Lurdes Iriondo)

(Helduentzako)

 

AMELI ETA XIRRIKITUEN JOSTUNEK

ISILTZEN JOAN ZIRENAK (Lurdes Iriondo)

Lurdes Iriondo (1937-2005) Gipuzkoan sortu zen eta Euskal Herriak eman duen artista handietako bat da. Ikastolen aldeko ekimen batean kantuan hasi eta handik aurrera plazaz plaza urteak pasa zituen. Euskal kanta berriaren sortzaile nagusietakoa izan zen 1965 inguruan, eta Ez dok amairu-ko izen handia. 

Ehunka kontzertu eman zituen, baina garaia zaildu egin zen, eta egoera politikoak eta osasun arazoak medio, 1978an plaza utzi eta haurrendako kantu eta ipuinak idazten ibili zen urte luzez. Gaur, zoritxarrez, jende askok ahaztua du lehenengo aldiz Euskal Herrian publiko aurrera kantautore lanetan plazaratzera ausartu zen emakume hau: Lurdes Iriondo. Bera isildu zen, eta bere musika isildu dugu. 

Kontzertu dramatizatu honetan, entzun ahalko dituzuen kantuetako batzuk hauek dira: Nahi zua jin, Errota zahar maitea, Maitasun honek zugan dirudi, tiriki tauki tauki, hala ere… 

Lan honen bitartez, Lurdesen kantak eta Hego haizearen ipuinak (1973) berriz ere plazara ekarri nahi izan ditugu, haren irudi sinbolikoekin jolastuz, musikekin amestuz, utzi zigun ondarea berreskuratuz. Haurtzaroari eta isildu zirenei eskainitako kantu bat da, bere ipuin eta abestiak ederregiak baitira, hego haizeak bakarrik jakin ditzan.

 

 

 

URRIAK 22, 22:00 / HERRI ANTZOKIA

ANE LABAKA eta BEATRIZ EGIZABAL

ERRADIKALAK GINEN

(Helduentzako)

 

ANE LABAKA eta BEATRIZ EGIZABAL

ERRADIKALAK GINEN

Erradikalak ginen, gara eta izango gara.

Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz.

Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz.

“Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu.

Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez.

Umorez, beraz, serio.

 

 

 

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario