INTUJAI

INTUJAI

miércoles, 6 de septiembre de 2023

ANTZEZTAUN 2023

 

 antzerkia / ataun / 2023ko urria

ANTZEZTAUN 2023

12 urte oholtzaratzen...

KARTELA

EGITARAUA


IKUSKIZUNAK / ARTISTAK


TXALO PRODUKZIOAK

“KANPORA SARTZEN”

 

TXALO PRODUKZIOAK

“KANPORA SARTZEN”

UMOREZ BETETAKO emanaldi gordiña.

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da. Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izango gara obra honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia...

Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?

Lehen pertsonan idatzitako istorioa da KANPORA SARTZEN.

Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen di­ren kontuak azaleratu nahi dituena.

Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?

 

 

 

ZURRUMURRU ANTZERKI TALDEA

“ANDRINA BASANDRINA”

 

ZURRUMURRU ANTZERKI TALDEA

“ANDRINA BASANDRINA”

Andrina, maitagarrien mundutik dator helburu batekin: iratxoen printzesa babestea “maitagarri

amandre” titulua lortzeko.

Ez da erronka erraza, Andrinari ikastea ez zaiolako batere gustatzen, nahiago ditu ipuinak eta gainera, printzesa bihurriak beti milaka abenturatan nahasten du.

Andrina eta bere txontxongiloek, maitagarri, iratxo, edabe magiko, sorginkeri eta misterioz betetako mundu zoragarri batean, murgilduko gaituzke.

 

 

 

BEATRIZ EGIZABAL

“MAGMA MIA”

 

BEATRIZ EGIZABAL

“MAGMA MIA”

‘Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezitu naute. Sumendia lehertzear dago Magma mia!!!’

Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.

 


ORAIN BI

“MUTE”

 

ORAIN BI

“MUTE”

Mutazioa:

Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, natura, egoera eta abar aldatzea.

"... eta egun batean, iragana gure bizitzara itzuli zen, eta gurea bezala sentitzen dugun guztiarekin topo egin genuen. Berriro ere gure antzokira etorri ginen, urteen joan-etorria delatatzen zuen hautsak estalita, eta gure zirko-ikuskizun zaharrak berrikusten genituen bitartean, gu batera mutatzen ari ginela sentitzearen magia gertatu zen!!!!

Mutazioa konstante bat da. Ez daitezela zomorroak bakarrik aldatu. Alda ditzagun egiturak eta gu, pertsonak, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago iristeko; zailena oraindik!!!

 



 

 antzerkia / ataun / 2023ko urria

ANTZEZTAUN 2023

12 urte oholtzaratzen...

 

 














 

No hay comentarios:

Publicar un comentario