antzerkia / ataun / 2025ko urria
ANTZEZTAUN 2025

IKUSKIZUNAK / ARTISTAK
LORENA ARANGOA
eta AINTZANE BALEZTENA
“MILAGROS ETA VALENTINA”
SINOPSIA:
Milagrosek eta Valentinak ez dute elkar ezagutzen, edo hori uste dute behintzat.
Patxuan sinisten al duzu? Orain haiek bai.
Elkar eskua ematen duten bi emakume plazara paseora ateratzen direnean…
batak hori ez dagoela ongi dio, bestek, zer egingo diogu ba!… Meka!
Zer izango dute amankomunean?
Miraria izango al da? Ala ausardia hutsa?
Milagrosek eta Valentinak amankomunean eginkizun bat daukaten bi emakume dira:
bere hildako senarren nahia betetzea da, hau da, haien errautsak…
zure herriko plazan botatzea.
Beraien artean elkar ezagutzen ez diren arren,
haien senarrak harreman estua zutela konturatuko dira.
ZIRKO TXOSKO
ZIRKO TXOSKO
“TAVOLE”
SINOPSIA:
Zirkua eta umoreraren "anteojuak" jantziz,
Tavol-en gaur egungo munduaren inguruan dugun ikuspuntua azaldu nahi dugu.
Arriskuz eta emozioz beteriko obra honetan,
bi pertsonaia xelebre hauek errealitate eta fantasiaz beteriko egoerak biziko dituzte,
eta bizipen hauetatik ondorio garbi bat aterako dute:
"Gizartean ditugun arazoei aurre egiteko bide bakarra;
elkarbizitza, errespetua eta elkarlana dira"
... Hain xinplea eta aldi berean hain zaila...
LARRAITZ URRUZOLA
“JOAN ETORRIKO ISTORIOAK”
SINOPSIA:
Larraitzek Euskal Herrian eta Galizan ezagututako istoriak partekatuko ditu,
kosmobisio feminista duen joan-etorriko ibilaldi emozional batean,
herri ipuinak, Rosalia de Castroren poemak
eta bi nortasun kulturalen tradizioei buruzko gogoeta plazaratuta.
Ipuin herrikoiak eta bi identitate kulturalen mitologia
eta tradizioei buruzko hausnarketa.
MAITANE PEREZ,
NEREA ARRIOLA
eta OLATZ BEOBIDE
“OLAGARRUA”
SINOPSIA:
Hiru bihotz. Olagarru bat. Erru ugari.
Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu?
Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat: Errua desagerrarazteko saiakera bat.
Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazerretik, fantasiatik.
Hiru aktore dena ematen helburu batekin: herri horretako erruekin amaitzea.
Lortuko dute?

.jpg)
antzerkia / ataun / 2025ko urria
ANTZEZTAUN 2025