viernes, 9 de septiembre de 2022

ANTZEZTAUN 2022

 

 antzerkia / ataun / 2022ko urria

ANTZEZTAUN 2022

...hamaika bider...

...ehuntzen...

KARTELA



IKUSKIZUNAK/ARTISTAK

 

URRIAK 07, 22:00 / HERRI ANTZOKIA

OIHANA IGUARAN eta AMAIUR LULUAGA

"AMAraun"

(Helduentzat)

OIHANA IGUARAN ETA AMAIUR LULUAGA

“AMAraun”

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

“(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena...

Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara.


URRIAK 09, 19:00 / AIA ERROIPE

MIREIA DELGADO

"HITZAK JOSTEN"

(Familiarra)

MIREIA DELGADO

“HITZAK JOSTEN”

Mireia Delgado, Pedagogian lizentziatua da eta azken 10 urteak, ikaskuntza prozesuak, hezkidetza eta haur literatura uztartu ditu proiektu eta erakunde desberdinekin elkarlanean. Hainbat eta hainbat egitasmo diseinatu eta burutu zituen zenbait ikasturtez Bizkaiko Urtxintxa Eskolan. Galtzagorri elkartean ere hainbat dira dinamizaturiko proiektuak. Kilometroak eta kilometroak haur literaturaz beteriko altxorrekin.

"Hitzak josten" ipuinez, asmakizunez, olerkiez eta isiltasunez osaturiko narrazio ikuskizuna da. 


URRIAK 14, 16:30 / JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLA

ROJO TELON

"KORAPILO"

(Familiarra)

ROJO TELON

“KORAPILO”

Eta zerua erasotuko dute estutzen dieten korapiloak askatzeko. Eta betiko bakanal bat gozatuko dute, ametsetan murgildu, transzenditu eta berriro beraiek izateko. Eta nortzuk dira haiek? Hiru korapilo-askatzaile. Hiru emakume dira, eta, umore, antzezpen eta zirku-tekniken bidez, beste mundu batzuk zeharkatuko dituzte, publikoak lotsa galdu eta zeru-esperientzia bizitzeko asmoz.

 

Ana Cuervas, María Salmerón eta Begoña Peñarandak etengabeko mugimenduko ikuskizun harrigarri eta dibertigarria eskainiko dute edozein adineko publikoarentzat: umorea, akrobaziak, jauziak, musika eta malabareak ikuskizunaren ardatz nagusia izango dira.

 

Umoretik eta zirku berritik abiatuta, hiru pertsonaiek gorputzaren eta mugimenduaren bidez sortutako unibertsoa hartzen du abiapuntu, zirkua lengoaia gisa erabiliz.

Lurretik muturrak lotzen eta gaur hitz egin nahi duen korapilo hori airean askatzen.

 

Umorearen, interpretazioaren eta zirku-tekniken (airekoak eta lurzorukoak) bidez, mundu desberdinak zeharkatuko dituzten hiru emakume, publikoa melenga dadin eta esperientzia “zerutiarra” bizi dezan.


URRIAK 27, 22:00 / TROSKAETA TABERNA

NAGORE LEON

"HARIAK, MINOTAUROAK ETA EGO BAKARREKOAK"

(Helduentzat)

NAGORE LEON

“HARIAK, MINOTAUROAK ETA EGO BAKARREKOAK”

Badago antza guztion bizitzan hari bat, hari ikusezin bat, halabeharrak edo patuak zoriz izendatzen digun haria.  Hari horretan datoz gurasoak, bizitzako lehen harremanak, lagunak, herritartasun nortasuna eta beste hainbat betebehar. Horrekin bizitzen gara, konturatu gabe, hariak lotuz, harien kontra borrokatuz eta bat batean hain pisutsuak diren hari ikusezinak, ikusgai bihurtzen dira. Eta konturatzen gara hari horiek nia bideratu dutela eta agian, indarra badugu eta ausardia moztu eta eraldatu genitzakeela.

Nor den Nagore León galderari erantzutea ez da erreza, izan ere nor da Nagore, nor naiz ni? Ba al dago ni izaterik? Edo gure gizarteak moldatu duen sorkuntza bat naiz ni? Nire abizenek, jaiotetxeak, kulturak, gorputzak, sexu orientazioak, genero identitateak, adinak, ama izateak, aritzen naizen lanbideak asko etiketatzen eta mugatzen naute, baina etiketaz haratago bada beste zerbait gehiago. 

Ez dakit oraindik zer den, baina izpi txiki horrek bizirik eta gogotsu mantentzen naute, agian nire patuzko helburua bilatzeak egiten nau ni. Agian, bada beste zerbait barruan nondik joan eta zer egin esaten diguna, agian, posible da hil arte nor naizen galdera ezin erantzun izatea. Badakit banaizela eta ez da gutxi eta nire erronka egunero ahal denik eta autentikoena izatea da, nahiz eta ez jakin oso ondo zer den hori. Agian nire burua entzun eta errespetatzea izan daiteke bidea.



 antzerkia / ataun / 2022ko urria

ANTZEZTAUN 2022

...hamaika bider...

...ehuntzen...




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario