antzerkia / ataun / 2025ko urria
ANTZEZTAUN 2025
.jpg)
IKUSKIZUNAK / ARTISTAK
LORENA ARANGOA
eta AINTZANE BALEZTENA
“MILAGROS ETA VALENTINA”
SINOPSIA:
Milagrosek eta Valentinak ez dute elkar ezagutzen, edo hori uste dute behintzat.
Patxuan sinisten al duzu? Orain haiek bai.
Elkar eskua ematen duten bi emakume plazara paseora ateratzen direnean…
batak hori ez dagoela ongi dio, bestek, zer egingo diogu ba!… Meka!
Zer izango dute amankomunean?
Miraria izango al da? Ala ausardia hutsa?
Milagrosek eta Valentinak amankomunean eginkizun bat daukaten bi emakume dira:
bere hildako senarren nahia betetzea da, hau da, haien errautsak…
zure herriko plazan botatzea.
Beraien artean elkar ezagutzen ez diren arren,
haien senarrak harreman estua zutela konturatuko dira.
ZIRKO TXOSKO
ZIRKO TXOSKO
“TAVOLE”
SINOPSIA:
Zirkua eta umoreraren "anteojuak" jantziz,
Tavol-en gaur egungo munduaren inguruan dugun ikuspuntua azaldu nahi dugu.
Arriskuz eta emozioz beteriko obra honetan,
bi pertsonaia xelebre hauek errealitate eta fantasiaz beteriko egoerak biziko dituzte,
eta bizipen hauetatik ondorio garbi bat aterako dute:
"Gizartean ditugun arazoei aurre egiteko bide bakarra;
elkarbizitza, errespetua eta elkarlana dira"
... Hain xinplea eta aldi berean hain zaila...
LARRAITZ URRUZOLA
“JOAN ETORRIKO ISTORIOAK”
SINOPSIA:
Larraitzek Euskal Herrian eta Galizan ezagututako istoriak partekatuko ditu,
kosmobisio feminista duen joan-etorriko ibilaldi emozional batean,
herri ipuinak, Rosalia de Castroren poemak
eta bi nortasun kulturalen tradizioei buruzko gogoeta plazaratuta.
Ipuin herrikoiak eta bi identitate kulturalen mitologia
eta tradizioei buruzko hausnarketa.
BIBITXA KOLEKTIBOA
“HIL DA JAINKOSA”
SINOPSIA:
Ainhoa Etxebarria Gomez eta Nerea Gartzia Gartzia
Ongi etorri zuen “bizitzako hiletara”.
Bai, denok hilko gara noizbait. Gaur egun, gure bizitza osoa kontrolatzen saiatzen gara, eta heriotzak ere ez dio gure egozentrismoari ihes egiten: agurra gure neurrira diseinatu nahi dugu, inork ezer desegokirik ez esatea, eta edozein txikikeri kontrolpean izan nahi dugu.
Gogoratuak izan nahi dugulako, aztarna utzi nahi dugulako, eta azken finean bakarrik behin hilko garelako.
Barre eta hausnarketa artean, bi emakumek tradizioak zalantzan jartzen dituzte eta, azkenean, gure ondarearekin gehiegi obsesionatuta ote gauden galdetzen diote haien buruari.
Eta galdera handia airean geratzen da: nolakoa izan behar da hileta perfektua?

.jpg)
antzerkia / ataun / 2025ko urria
ANTZEZTAUN 2025